Teknologia albisteak

Mugisketch lehiaketa Ordiziako Udalak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia
Ordiziako Udala
2012-03-12 : 10:03

Ordiziako azokaren 500.urteurrena dela eta,udalak Mugisketch lehiaketa antolatu du. Nola ikusten duzu azoka? Nola bizi duzu azoka? Jaso zure esperientzia minutu bateko bideo batean eta bidali Ordiziako udalera. Izen-ematea eta baldintza guztiak Ordiziako udalaren webgunean.

  • GAIA: Ordiziako azokaren 500. urteurrena. Nola ikusten duzu azoka? Nola bizi duzu azoka? Bitxikeriarik ezagutzen al duzu? Baserritarrak nola jazten ziren badakizu? Zein txanpon erabilzen ziren? Azokaren trukeak... horrelako edota bestelako xelebrekeriarik ezagutuz gero, jaso bideo batean eta PARTEKATU GUREKIN!!!!!!
  • IRAUPENA: Gehienez minutu 1.
  • EPEA: Bideoak otsailaren 22tik martxoaren 13ra bitartean jasoko ditugu.

PARTE-HARTZAILEAK:

  • Taldeak 4 kidez osatu behar dira (genero arteko oreka mantentzea ezinbestekoa da)
  • Gutxienez 15 urtetakoak.
  • Bideoa entregatzeko epea martxoaren 13ra arte izango da (egun hori barne).
  • Taldeek lanak mugisketch.ordizia@gmail.com helbidera bidali beharko dituzue, izen-emate orriarekin batera (lan bakoitzak berea).
  • Bideoa sarean jarriko da, Facebook.com/GazteInformazioa.Ordizia orrian, udal webgunean eta Ordiziako Gazte Batzordeko blogean.
  • Aurkeztu diren bideoak bozkatzeko epea martxoaren 28ra arte izango da, webguneetan bertan.

Izen-ematea eta baldintza guztiak Ordiziako udalaren webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago