Kaixo lagunok, hemen bidaltzen dizuegu joan den asteburuko agerraldiko aurkezpen testua: EZKERRETIK BILDUZ Ekimena Ezker Abertzalean nahiz ezker soberanista eta independentistaren eremuetan sendo erroturiko lagun eta talde multzo anitza gara, eta denbora luzea daramagu ondoren aipatuko ditugun kezkei buruz eztabaidatzen.
Argi dago Ezker Abertzalean bete betean asmatu dugula abian jarritako indar-metaketaren estrategiarekin. Orain, ordea, indar ezkertiar soberanisten metaketa hori antolatzeko eta egituratzeko erarik egokiena asmatu behar dugu, gure ustez ezinbestekoak eta agerikoak diren etorkizuneko erronkei behar bezala erantzun eta aurre egin ahal izateko.
Martxan jarri nahi dugu ezker soberanista, abertzale nahiz independentistaren oinarri sozial osoari zabaldutako eztabaida horizontala eta demokratikoa, oinarri sozial horri sendotasun eta ahalmen estrategikorik handiena emango dizkioten edukiak, antolatzeko erak eta jarduera- irizpideak erabaki ahal izateko.
Ezinbestekoa dugu, gure ustez, aldebakartasuneko talka politikoa eta ideologikoa suspertzea, gaurko krisi ekonomiko sistematikoari zein Espainiako eta Frantziako estatuen joera antidemokratikoari aurre egin nahi badiogu, horrek bakarrik eraman gaitzakeelako gure helburu politiko eta sozioekonomikoak lortzera. Eztabaida abiatzeko, Zutik Euskal Herria eta Euskal Herria Ezkerretik agirietan azaltzen diren hainbat gogoeta proposatzen ditugu; izan ere, gogoeta horiek garatzeak gure burua antolatzeko eta jarduteko era egokiak aurkitzen lagunduko digutelakoan gaude.
Proposatzen dugun eztabaidan, ezinbestekoa iruditzen zaigu Ezker Abertzaleak etorkizunean egituratzeko aukeratu behar dituen tresnen inguruko eztabaida zabaltzea. Hala, indar politiko, sindikal eta herri-mugimendu ezkertiar-aurrerakoien itun taktiko- estrategikoa ekarriko lukeen Herritar Batasuna eratu eta horrek suspertuko lukeen militantzia konprometitua egituratzea proposatzen dugu Euskal Herriko auzo eta herri orotan, modu asanblearioan. Trebakuntza tekniko-politikoak, halaber ere, orain arte bildu den zenbakizko masa handia masa kritikoa bilakatuko du, eta hauteskunde-aukerek (Bildu, Amaiur, EHbai) zabaldutako ildoa ere sendotuko du. Honekin batera, Euskal estatua mailaka egituratzeko tresna izan beharko duen Gune Soberanista baten inguruko eztabaida proposatzen dugu; beronek Udalbiltza, Gatazken Konponbiderako Talde Teknikoa, Eskubide Zibil, Sozial eta Politikoen aldeko mugimenduak eta beste hainbat erakunde bilduko lituzke, eta lantaldeak izango lituzke herriz herri edo auzoz auzo.
Ekimen honi hasiera emateko, MINTEGI BAT eratuko dugu, uda aurretik. Hauek izango dira haren gaiak:
Parte hartzea irekia izango da. Xehetasun gehiago helbide elektronikoan (ezkerretikbilduz a bildua gmail.com) edo gure blogean plazaratuko ditugu.
Erantzun
Sartu