Lodosa-Sartagudako Ikastolaren alde: dirua... eta askoz gehiago
2012-03-10 11:03
Ikastolen Elkarteak egindako deiari erantzunez jarri genuen martxan Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez? ekimena. Eta horri esker diru-bilketa bera baino garrantzitsuagoa den zerbait lortu du hiru herriotan: ikastolako ikasle-irakasle-langile-gurasoak ilusio handiz elkarlanean aritzea, hiru ekitaldiak antolatzeko herrietako eragileekin batera indarrak metatzea, Lodosa-Sartaguda aldetik etorri ziren 110 lagunei bizitzen ari diren zailtasun eta oztopen aurrean berotasun eta indar apur bat ematea, eta hori gutxi balitz, dei honi erantzunez hiru plazak herritarrez betetzea.
Erantzunak kargatzen...