Barrikotea eta "Martxoan bertsoko" kanporaketa Igartubeiti Baserri Museoan
2012-03-06 15:03
Igartubeiti Baserri Museoak Barrikotea eta Martxoan Bertsoko kanporaketa antolatu du martxoak 10erako, Ezkio-Itsasoko udalaren, Yartu elkartearen eta Urretxu-Zumarragako bertso eskolaren lankidetzarekin.
Programa:
- 19:00: Bertsolari saioaren hasiera. Hiru bertsolari taldek parte hartuko dute. Aurkezpenaren ondoren, talde bakoitzak bertsoak botako ditu. Publikoak botoa emango die bertsolariei.
- 20:30: Barrikotea, txotx irekiera, Igartubeitin urrian egindako sagardoaren dastaketa. Ondoren, afari-merienda eta trikitixa.
Oharra: 18:30etan doako autobus zerbitzua eskainiko da Zumarragako elizatik Igartubeiti baserrira joateko.
Erantzunak kargatzen...