Teknologia albisteak

KARRISOLASA: Hizkuntza politika eraginkorraz

Erabiltzailearen aurpegia
Karrikiri elkartea, Iruñea
2012-03-09 : 09:03

Martxoko Karrisolasa saio berrian Kontseiluak sortu duen azken txostena izango dugu hizpide.

Oraingoan Xabier Mendiguren Bereziartuk JAKIN aldizkariaren 187. alean argitaratutako artikulua hartuko dugu oinarri.

Egileak azaltzen du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sortu duen azken txostena.

Hitzordua martxoaren 14an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gure atarian, aurkituko duzu artikuluaren PDFa eta, gehiago sakondu ahal izateko, baita Kontseiluak egindako txostena ere.

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!!

Hitzordua: martxoaren 14an 19:00etan Karrikiri elkartean (Xabier karrika 4)

Erantzun

Sartu