Plateruenak urtero otsailean Berbertan izeneko elkarrizketa-zikloa antolatzen du. Ziklo honen helburua askotariko gaiak jendarteratzea da, euskaraz, bertatik bertarako formatuan eta era erakargarrian. Aurtengo ekitaldian politikarien txanda izan da. Josune Aristondo eta Pernando Barrena elkarrizketatu dituzte, Bingen Zupiriak eta Iñaki Sotok, hurrenez hurren, eta laburpen-bideoak sarean jarri dituzte.
Berbertan, Plateruek urtero otsailean antolatzen duten elkarrizketa-zikloa da. Aurtengo zikloa politikariei egokitu zaie, baina ez politikaz berba egiteko bakarrik. Pertsonaren mundu ikuskera eta pertsonaiaren ibilbidea ezagutzea ere interesatzen zaigu.
Otsailaren 29an Iñaki Sotok Pernando Barrena elkarrizketatu zuen. Eta otsailaren 22an Bingen Zupiriak Josune Ariztondori egin zion elkarrizketa. Ondorengo bideoan dauzkauze tarte interesgarri batzuk ikusgai:
Aurreko urteetako bideoak ere sarean daude, Plateruenaren webgunean. Besteak beste, Pako Aristik Benito Lertxundiri egin zion elkarrizketa, edo Amets Arzallusek Jon Sarasuari egindakoa.
Josune eta Pernando hormara! (Facebookekora erran nahi baita). Zorionak Plateruenakoei.