Teknologia albisteak

Gazte Olimpic Team, Londresko Joko Olinpikoetarako blogari bila

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteaukera
2012-03-05 : 10:03

Basque Teamek eta Gazteaukerak elkarlanean, Gazte Olimpic Team lehiaketa abian jarri du. Lehiaketaren xedea, Londresko Joko Olinpikoetara eta Paralinpikoetara joan eta bertako bizipenen berri emango diguten 8 blogari aurkitzea da. Sarituek musu-truk biziko dute esperientzia olinpikoa udaran.

Blogari sena baduzu eta argazkiak ateratzea, bideok grabatzea, zein idaztea atsegin baduzu Londresera joateko txartela eskuratu dezakezu. Olinpiadetako giroa gozatu, bizi eta kontatzeko prest bazaude aukera paregabea duzu honakoa. 18 urtetik 29 urte bitarteko gazteentzako lehiaketa da honakoa, eta ezinbestekoa da Gazte-txartela izatea.

Gazte Olimpic Team taldeko 8 kideetako bat izan nahi baduzu, apirilaren 12a bitartean abian izango den lehiaketaren oinarriak begiratu eta parte hartu ezazu.

Gainera, martxoaren 2tik aurrera Gazte Olimpic Team materialaren zozketan (kamisetak, kirol-jertseak eta haize-kontrako jakak) garaile izan diren lagunen izenak publikatuko ditugu Gazteaukerako eta Basque Teameko Facebooken. Gure jarraitzaile egin zaitez!

Erantzun

Sartu