Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Badakigu baina gutxitan egiten dugu": Uxue Alberdi eta Fredi Paia gaur Deustuko Gazte Lokalean

berbaizu euskara elkartea
2012-03-01 11:03

Euskararen erabilera aztergai "Gazteak, hizkuntza, hiria, erabilera; zer berri?" izenburupean jardunaldiak antolatu dituzte Berbaizu Euskara Elkarteak eta Deustuko Gazte Asanbladak elkarlanean. Gaia aztertzeko, gaur arratsaldean, martxoak 1, Uxue Alberdi eta Fredi Paia bertsolariak arituko dira hizlari 19:30etatik aurrera Gazte Lokalean (Luzarra, 1).

Gaurkoa ez da izango ekitaldi bakarra. Martxoaren 7an, berriz, Fermin Etxegoien kazetaraia eta Edu Apodaka soziologoa izango dira hizlari Müllerrenean (Ramon y Cajal, 42).

Euskara jakin arren, gazteen arteko euskararen erabilera txikia da gaur egun Euskal Herriko hirietan; arrazoi eta irtenbide bila ariko dira hizlariak eta bertaratzen direnak.

Bertan plazaratutako proposamenak bilduko dituzte Berbaizuk eta Gazte Asanbladak etorkizuneko lan-ildoak zehazte aldera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu