Teknologia albisteak

Euskarazko 2. Palindromo Lehiaketak badu irabazlea

Erabiltzailearen aurpegia
AED (Arrasate euskaldun dezagun)
2012-03-02 : 12:03

Otsailaren 15ean amaitu zen Arrasate Euskaldun Dezagun euskaldunon elkarteak antolatutako Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioan parte hartzeko epea (Sustatun bertan ere iragarri genuen). Guztira 61 palindromo jaso dira eta epaimahaiak aukeratu du dagoeneko irabazlea: "Animatuta bazen, ezabatuta mina!".

Euskal Herriko hainbat txokotatik jaso ditugu palindromoak, Donostia, Azkoitia, Aretxabaleta, Zumarraga, Oiartzun, Lizarra, Alegi, Etxarri Aranaz, Eibar eta Gasteiz. Arrasatetik ez dugu palindromorik jaso beraz Arrasateko palindromo onenaren saria hutsik geratu da.

Aurkeztutako 61 palindromoetatik kanpoan geratu ez diren 52en artean onena aukeratzea izan da Makos Gimeno palindromogilea, Oskar Elizburu Erdu-AEK euskaltegiko zuzendaria eta Amaia Arana Arrasateko Udal Euskaltegiko zuzendariak osatutako epaimahaiaren lana. Palindromoak ulergarriak eta hizkuntza aldetik zuzenak izateaz gain, beraien balio literarioa eta artistikoa, luzera eta aberastasun semantikoa baloratu dira.

Azkenean, Euskarazko palindromo lehiaketaren 2. edizioko Euskal Herriko Palindromo onena, Pasaian jaio eta gaur egun Aretxabaletan bizi den Juan Mari Agirreurreta Elosegik egindakoa da:

ANIMATUTA BAZEN, EZABATUTA MINA!

Amaia Arana epaimahaikidearen eskutik jaso du Agirreurretak (argazkian) irabazitako saria, Debako Txindurri-Iturri Nekazal turismo sagardotegiari esker, bertan bi lagunendako sagardotegi afaria, logela eta gosaria.

Erantzun

Sartu