Teknologia albisteak

2012ko Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan kartel lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Gazteaukera
2012-02-29 : 18:02

Auzolandegiak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programetako kartel bila gabiltza! Martxoaren 6a bitartean bidali itzazu zure proposamenak! 2012ko Auzolandegietako kartelak eta Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartelak zure irudia izan dezake. Aurten bi programa hauen irudia zuk egitea nahi dugu.

Kartel ideiarenbat baduzu, teknika ezberdinez baliatu zaitezke; argazkiak, marrazkiak, colageak etb. Era beran, lelo bat ere behar dugu kartelerako.

Lanak aurkezteko epea: 2012ko otsailaren 6tik martxoaren 6ra bitartean.

Zer bidali:

  1. Irudia: Kartelaren irudia JPG formatuan, 72 p.p.p.-ko bereizmenarekin eta 70 X 50 zm-ko neurrian aurkeztu beharko da.
  2. Leloa: Lelo bat proposatu behar duzu. Leloa ez duzu irudian txertatu behar, izen emate orrian idatzi baizik. Euskaraz zein gazteleraz proposatu dezakezu leloa.
  3. Izen emate orria: Honako dokumentua bidali behar duzu zure datuekin

Sariak:

  • Auzolandegiak programako kartel garailearen egileak joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du *Hego Amerikako herrialde batera.
  • Euskadiko Gazteak Lankidetzan programako kartel garailearen egileak, joan-etorriko hegazkin bidaia bat irabaziko du Hego Amerikako herrialde batera.

(Bi irabazleek bidaia aukeratzeko beta izango ditu, aurten Lankidetza programa bat egingo den Hego Amerikako herrien artean. Ez dute lankidetza programan parte hartuko. Norberak bere kaxa egiteko bidaia izango da.)

Joan den urteko herriak honako hauek izan ziren: Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Haiti, Honduras, Mexiko, Paraguay, Peru, Venezuela.

Noiz erabili saria: Bidaia txartela 2012ko uztailean zehar erabiltzeko izango da, joan etorriko egunak irabazleek hautatu ahal izango dituztelarik.

Baldintzak:

  • Euskadin bizitzea eta 18-30 urte bitartekoa (biak barne) izatea.
  • Egile bakoitzak gehienez 4 lan aurkeztu ditzake. Bi lan Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren kartelerako eta beste bi Auzolandegienerako.
  • Lehiaketan sarituak diren bi lanak, 2012ko Euskadiko Gazteak Lankidetzan eta Auzolandegiak programak iragartzeko erabiliko dira, euskarri ezberdinetan; interneterako euskarrietan zein paperean.
  • Lanak originalak izango dira
  • Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, testuak, argazkiak eta bideoak publikatzeko baldintza hauek onartzen dituzte.

Lanak nora bidali:

Kartelen irudiak eta izen emate orria honako posta elektronikoetara bidali behar dira:

  • Auzolandegiak programako kartela: gazteria-auzolandegiak@ej-gv.es
  • Euskadiko Gazteak lankidetzan programako kartela: gazteria-lankidetza@ej-gv.es

Zalantzak argitzeko: Lehiaketaren inguruko argibiderenbat eskuratzeko bidali posta elekroniko bat gazteaukera@gmail.com helbidera

Erantzun

Sartu