Teknologia albisteak

Adaki Komunikazioak saria jaso du Smile Festivalen

Erabiltzailearen aurpegia
adakikomunikazioa
2012-03-01 : 10:03

Martxoaren 24ean Adaki Komunikazioa agentziak 2012. urteko Smile Festival jaialdian Webgune Onenaren saria jaso genuen Verano Azul proiektuarekin.

Verano Azul kanpaina iazko uztailean egin genuen agentziako bezeroei udako oporrak hasten zirela komunikatzeko helburuarekin. Gure bezeroen perfila aintzat hartuta, kanpainaren leitmotiva telesail ezaguneko neska-mutilei, Carmelo Bernaolari eta Antonio Mercerori omenaldi bat egitea izan zen, haurtzaroan haiei esker pasa genituen momentu alaiak eskertzeko. Horrela, uztailaren amaieran gure bezero guztiei buletin digital bat bidali genien, bertatik kanpainako webgunera heltzen ziren eta omenaldirako prestatutako bideo eta argazkiak ikusteko aukera zuten, baita sare sozialetan partekatu eta lagun bati bidaltzekoa ere.

Izaera europarra duen jaialdi honen epaimahaiko burua Ricardo Pérez izan zen eta beste 9 kiderekin batera 16 kategoria desberdin saritu zituzten publizitate estrategia desberdinetan umorea erabiltzeagatik. Saritutako agentzia desberdinen artean Sofa Experience Comunications publizitate agentziak eginiko Pizza Boomerang kanpaina eta Dimension agentzia donostiarrak eginiko kanpainak izan ziren ikusgarrienak.

Alex de la Iglesia zinema zuzendariak jaso zuen Ohorezko Saria Campofrío enpresarentzat, McCann Erickson agentziarekin batera, eginiko Cómicos spotarengatik. Bertan, estatu espainiarreko umorista talde batek Gila umoristari omenaldi bat egiten diote.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago