2012ko LABURBIRAk 30 emanaldi eskainiko ditu herriz herri, martxoaren 1etik apirilaren 2ra bitartean. Gehienak Euskal Herriko herri eta hirietan izango dira, baina Madril, Londres eta Parisen ere izango dira proiekzioak.
Saio bakoitzak 85 minutuko iraupena izango du, eta tarte horretan zortzi lan ikusteko aukera izango da. Aurten aukeratutako ikus-entzunezko sorta sorpresaz beterik dator gainera:
Bi horiekin batera, Topaguneak sortutako Benito Ansola Bekekin 2011n ekoitzitako lehen bi lanak ere sartu ditugu programazioan: Joseba Uberuagaren Izena duena 3D animaziozko ipuin laburra, eta Paul Urkijo eta David Zabalaren Ohe azpiko zera, gerra zibilean girotutako istorioa.
Beste lau lanak Maialen Sarasuaren Hemen nago, Jon Garaoren Urrezko eraztuna, Gregorio Muroren Zeinek gehiago irauneta Revolta Permanent taldearen Kantuka bideoklipa izango dira. Azken hori Topaguneak sustatzen duen Izarren Distira kultur programaren barruan ekoitzi da.
Bistan denez, askotariko aukera egiteko arreta berezia jarri da, eta horrela, formatu, estilo eta izaera oso ezberdineko piezek osatzen dute emanaldia: umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak. Filmen sinopsiak eta emanaldi egutegia hemen aurki daitezke.
Erantzun
Sartu