Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal literaturaren aipuak biltzen ari gara: parte hartu nahi?

Maite Goñi
2012-02-28 11:02

Euskaljakintza egitasmoaren barruan, besteak beste, euskal literatura eta autoreak hobeto ezagutzeko lanketa ezberdinak egiten ari gara Irakurlearen txokoan: Glogster eta Storify erabiliz, euskal autoreei buruzko aurkezpenak prestatu ditugu; liburuak irakurri eta haiekin ekimen ezberdinak egiten ari gara (irakurketa ozena, grabazioak, lexikoa lantzeko ariketak…); Pinteresten, hautatutako obren murala egin nahi dugu, eta horrela beste hainbat kontu. Horiek guztiak gune batean plazaratuko ditugu amaitu bezain laster.

Horietako ekimen bat arestian aipatutako ildotik dator: aipuen txokoa. Twitter motz samar geratzen dela aipuak jasotzeko eta Tumblr bat sortu dugu. Bertan, irakurtzen ari garen liburu guztietatik hautatutako aipuak ipiniko ditugu; beraz, denon artean osatuko dugu. Parte hartu nahi? Oso erraza da egin beharrekoa:

Hementxe jarraibideak:


Argazkiak.org | Aipuak: nola bidali © cc-by-sa: sustatu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu