Teknologia albisteak
1

Oscar sariak, "The Artist" gaueko izar

Erabiltzailearen aurpegia
Wilderrek egingo lukeen bezala
2012-02-27 : 11:02

Sorpresarik ez zine frantsesak Hollywoodeko zineari egindako omenaldia gaueko izar bihurtu den zeremonia honetan. The Artist dugu 2011ko pelikula hoberena. Honen lehiakide zuzena, Martin Scorseseren Hugo-k, kategoria teknikoekin konformatu behar izan du. (Hemen beheko pasartea ez da The Artist-ekoa baizik eta zeremonian emandakoa)

Oscar sarien 84. edizioak ez du ezustekoetarako lekurik utzi, faborito zirenak irabazle suertatu direlako. The Artist" film mutu frantsesak bost sari irabazi zituen atzokoan (Pelikula, Zuzendari, Aktore nagusi, Musika eta Jantzi hoberenen kategorietan).

Oscarren Historian ingelesez grabatuta ez dagoen film batek pelikula hoberenaren saria irabazten duen lehen aldia da; eta ez hori bakarrik, Jean Dujardin gizonezkoen kategoria Oscar Saria irabazten duen lehen aktore frantsesa dugu ere. Michel Hazanaviciusek urte asko eman zituen "The Artist" bezalako proiektuagatik borrokatzen, eta orain bere ahalegina saritu egin dute.

Nostalgiaz betetako zeremonia izan zen, izendapen gehien biltzen zituzten bi pelikulak ( Hugo eta "The Artist," 21 izendapen guztira) zine mutuari egindako omenaldiak direlako. Pelikula hauen arteko lehian berdinketa egon da, bakoitzak bost sari jaso baitituzte. Hori bai, Scorseseren "Hugo" abenturak kategoria teknikoetan izan da garaile (Fotografia, Zuzendaritza Artistikoa, Soinua, Soinu efektuak eta Efektu bisualak)eta "The Artist" kategoria artistiko deritzon horietan, garrantzitsuenetan.

Aktoreen kategoriei dagokienez, Meryl Streepek (The Iron Lady) bere hirugarren Oscar saria irabazi du (Katherine Hepburn-en errekorretik gero eta hurbilago) eta sekundarioen kategorian Christopher Plummer (Beginners) eta Octavia Spencer ( The help ) izan dira irabazle. Espero genuena.

Woody Allenen Midnight in Paris irabazi du gidoi original hoberenaren kategorian eta Alexander Paynek gidoi moldaketa hoberenaren saria lortu du The Descendants filmaren testuagatik. Aurreikusita zegoen bezala Nader and Simin, a separation pelikula iraniarrak irabazi du atzerriko hizkuntzan grabatutako lan onenaren saria eta animazio kategorian Gore Verbinskiren “Rango” izan da garaile.

Billy Cristal izan da zeremoniaren aurkezle, eta dirudienez, froga nota onarekin gainditu du. Glamourrez betetako gala honetan beti bezala polemikarako tokia egon da; aurten Sacha Baron Cohen komikoaren eskutik, bere hurrengo pelikularen protagonistaz mozorrotuta aurkeztu zen, Kim Jong il-en ‘errautzak’ kutxa batean eramanez eta hauek alfonbra gorritik banatuz.

Saritu beharrekoa sarituta, ezustekorik ez.

Erantzunak

Luistxo
2012-02-27 : 12:37

Eskerrik asko Naiara Gonzalez kronika honengatik (Wilderek bloga bere baita). Film irabazleetan dexentek euskarazko bertsioa daukate jada (azpidatziak, alegia):


Eta gainerako nominatu eta sari txikietan ere aurkituko dituzu euskaratuak.


Erantzun

Sartu