Hemen dator estatu kolpea: "atzerriratuen" boto eskubidea
2012-03-01 09:03
"Atzerriratuen" aitzakiaz egundainoko iruzurrik handiena ari da prestatzen: Lege aldaketa bat ustez ETAk egotzita Espainian bizi direnek Euskadin (EAEn) bozka dezaten.
Gure politikariak betiko kontuetan kakotuta jarraitzen duten bitartean (hitz hau esan, beste hura saihestu, eta honelako garrantzia handiko kontuak alegia), Partiduen Legearen onurak gozatutako Espainiako alderdi Popularra hurrengo iruzurra prestatzen dihardu burubelarri. Gaur egun duen eragina aurki galtzear duela arre ikusita, Erroldaren manipulazioa prestatzeari ekin dio.
Eta harrigarriena, euskal alderdiak hilotzak baino isilago horri begira:
- Zeren zain daude alarma gorriak piztu eta ekimen horri buruzko debatea sustatzeko, bai hemen eta batez ere Europan?
- Errolda aldaketa hori hasieratik Europaren begiradapean egin dadin zergatik ez da oraindik esijitu?
- Nolatan ez dabil gai hau jada bazter guztiak harrotzen?
- Beranduegi denean espabilatuko al gara berriro?
Erantzunak kargatzen...