Teknologia albisteak

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien aurtengo edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
HPS - Munduoro
2012-02-24 : 09:02

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak hogeita lau urte bete ditu. Euskarazko kazetaritzan edozein euskarritan (prentsa idatzian, irratian, telebistan, Interneten) urte osoan zehar egiten diren lan ugarien artean bikaintasunagatik eredugarri direnak nabarmentzea eta saritzea du helburu Sari honek. Andoaingo Udalak sortua da eta berak kudeatzen du, Eusko Jaurlaritzarenlaguntza eta babesarekin.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren aurkezpena egin zen atzo Donostian, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, Andia kalean. Bertan izan ziren, Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Ainara Rodriguez Andoaingo Udaleko alkateordea, Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiburua eta Euskararako zinegotzia eta baita Patxi Baztarrika Andoaingo Udaleko Euskara teknikaria eta Rikardo Arregi Sariaren epaimahaiaren Idazkaria ere.

Hiru atalotan banatzen da Rikardo Arregi saria aurten:

  1. XXIV. Rikardo Arregi Kazetaritza saria, 9.000 euro garbi
  2. Kazetari Berria saria, 3.000 euro garbi.
  3. Epaimahaiaren Sari Berezia. 4.000 euro.

Aipaturiko hiru sari horiez gain, egoki edo beharrezko iritziz gero, Aipamen Berezia egiteko aukera eskura du epaimahaiak. Halaber, euskal kazetaritzaren historian ezinbesteko erreferentzia izan diren erakunde, ekimen eta pertsonei, Ohorezko Aipamena.

Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea Lurdes Auzmendik gaurko aurkezpen-ekitaldian aditzera eman duenez, "Andoaingo Udalak 1988an sortu zuenetik sariketa hau, hitzordu honek ez du etenik izan, eta euskal gizartearekin, euskal kulturarekin eta, zehazki, euskarazko kazetaritzarekin duen konpromisoari irmo eusten dio, eta aurrera egiteko indarrik ez duela faltako espero dut. Euskal kazetaritzaren erreferente bihurtu da sariketa hau, baina ez kazetaritzarentzatsoilik, baita euskal kulturarentzat, oro har, eta baita guretzat ere, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarentzat. Hala, bigarren ediziotik gure diru-laguntza jasotzen du".

Auzmendik aipatu duenez, "euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna etaberrikuntza bultzatzea da Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren helburua. Aldagai horiekguztiak bete dituzte urte luze hauetan saritutako guztiek, eta ziur nago aurten ere parte-hartzaile guztiek osagai horiek guztiak beteko dituztela. Nolanahi ere, helburu horretatik haratago, guztiok Rikardo Arregik zuen konpromisoarekin bat egiten dute, hau da, euskarekiko konpromisoarekin, gauza guztien gainetik euskararen alde egiten baitzuen. Arregik bere artikuluetako batean zioen zorionez ala zoritxarrez euskalgintzak lan zaratatsuak eta brillanteak baino gehiago, lan iraunkorrak behar dituela. Lan iraunkorrak eta zelaiak, isilak, baina etengabe egindakoak".

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago