Teknologia albisteak

IV. Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
Elkar
2012-02-23 : 12:02

2009. urtean hasitako gaztetxoen sariketak IV. edizioa izango du aurtengoa. Bi kategoriatan banatuta, IV. Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatu du Elkar Fundazioak. Lehiaketaren helburua haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea da. Horretarako bi modalitate antolatu dira, haur eta gazteen adinaren arabera:

  • Ilustrazio lehiaketa (2002-2007 bitartekoentzat)
  • Ipuin lehiaketa (1996-2001 bitartekoentzat)

Lanak apirilaren 25a baino lehenago aurkeztu beharko dira.

Orain hiru urte, 2009an, haurrengan irakurzaletasuna bultzateko asmoz, ilustrazio lehiaketa antolatu genuen Elkarren. Lehen urte hartan, 5-10 urte arteko haurrei zuzendua zegoen lehiaketa. Ipuin bat eman genien haurrei, Joxean Ormazabalen Hitz eta zaunka ipuina, eta haiek ilustrazioak aurkeztu behar zituzten. Lehen urte hartan iada espero baino erantzun askoz hobea lortu genuen: 701 ilustrazio jaso genituen Euskal Herri osotik. Hurrengo urteetan ere, lehiaketa eta parte-hartzea indartzen eta sendotzen joan dira.

Aurten, iaz bezala, bi lan proposatuko zaizkie haur eta gazteei. Horretarako Joxean Urbieta idazlearen eta Eider Eibar ilustratzailearen laguntza izango dugu.

  • 2002-2007 bitartean jaiotakoek Joxean Urbietak egindako Tori zaharra, ekarri berria ipuina ilustratu beharko dute. (Ilustrazio bakar bat aurkez lezake haur bakoitzak nahi duen tamainan eta nahi duen marrazketa teknika erabiliz).
  • 1996-2000 urte artean jaiotakoek, Eider Eibarrek egindako ilustrazioarekin ipuin bat osatu beharko dute. (Ipuinak orri bakar batean idatzia behar du, eta 1500 eta 2000 karaktere artean izan behar ditu).

Informazio guztia, eta oinarrirako erabili beharreko ipuina zein ilustrazioa, Elkar.com webgunean bertan daude.

Lanak entregatzea

Lanak entregatzeko epea apirilaren 25ean bukatzen da. Egun hori izango da lanak entregatzeko azken eguna. Bai ilustrazioak eta bai ipuina entregatzeko bi aukera daude.

1) edozein elkar liburu-dendatan utz litezke lanak.

2) edo internet bidez ere bidal litezke bai ilustrazioak eta bai ipuinak, lehiaketaren webgunean jarritako atal berezian.

Epaimahaiak:

Aurten, iaz bezela, lanak epaitzeko orduan, hauen originaltasuna oso kontuan hartuko da. Eta balorazio hori egiteko bi epaimahai egongo dira, ariketa bakoitzeko bat:

  • Jasotako ipuinak epaitzeko:
    Katti Olaizola, Elkar argitaletxeko editorea
    Antxiñe Mendizabal, Elkar argitaletxeko gazteentzako liburuen editorea.
    Itziar Irastorza, Ttarttalo argitaletxeko haurren saileko editorea.
  • Jasotako ilustrazioak epaitzeko berriz:
    Eider Eibar, ilustratzailea.
    Borja Goitia , Elkar-eko maketing arloko diseñatzailea.
    Maite Calvo, Irungo Elkar liburu-dendako arduraduna.

Sariak

Ariketa bakoitzean hiru maila daude, adinaren arabera, eta maila bakoitzean 2 sari emango dira, lehen eta bigarren sariak.

  • Ipuina idazten dutenetan sarituek MP3 eder bat eta opari txartel bat eramango dituzte.
  • Ilustrazioa egiten dutenek marrazteko pintura kit osatu bat eta opari txartel bat.

Sari banaketa EKAINAREN 2an egingo da .

Erantzun

Sartu