Ikastola, hemen bai. Lodosan zergatik ez?
Elkartasuna adierazi eta dirua batu Lodosako Ibaialde Ikastolari laguntza emateko. Hori da Arizmendi Ikastolak lortu nahi duena datorren otsailaren 24an egingo dituen ekitaldietan. Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako plazak herritarrez eta txanponez bete nahi ditu ikastolak.
Elkartasun kanpaina
Arizmendi Ikastolako irakasle, ikasle eta guraso elkarteko kideek elkartasun kanpaina dotorea egiten ari dira Lodosakoari laguntza bideratzeko, eta horren lekuko da egin berri duten bideoa ere.
Ikastolak ezinbestekoak dira Nafarroan, euskararen eta euskal kulturaren transmititzaile eta erreproduzitzaile aktiboak, eta horrexegatik erabaki du Arizmendik laguntza ematea.
Otsailaren 24an denok plazara!
Datorren ostiraleko ekitaldian kamisetak jarriko dituzte salgai, eta tabernak ere izango dira jatekorik eta edatekorik falta ez dadin. Era berean, txanponekin Lodosarako bidea irudikatuko da, ahalik eta txanpon gehien batzeko asmoarekin.
Erantzunak kargatzen...