Teknologia albisteak

Debabarrenak esperientzia turistiko berria eskainiko du Lasturren

Erabiltzailearen aurpegia
Debegesa, Debabarreneko garapen agentzia
2012-02-20 : 11:02

Artzai Txikiak esperientziaren bitartez, bisitariek baserriko jarduera tradizionalak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dute. Esperientzia datorren otsailaren 25ean jarriko da abian eta hilero bi jarduera egingo dira. Egutegi zehatza debabarrenaturismo.com webgunean ikus daiteke.

Zalantzarik gabe, etxeko txikienak izango dira jarduera honekin gehien gozatuko dutenak. Artzai Txikiak esperientzia berriak euskal baserriaren mundura murgilduko ditu bisitariak, eta familia osoak izango du gozatzeko aukera antzinako baserriko bizimoduan lantzen ziren ofizioak gogora ekarriz.

Esperientzia Lasturren burutuko da, Deban. Han, txikienak, txapela buruan eta makila eskuan, artzain bihurtuko dira une batez. Latxa arrazako artaldea ezagutu eta benetako Idiazabal gazta nola egiten den ikasiko dute. Ondoren, artisau bilakatu eta ardien artilearekin tapiz bat egingo dute ehun-tailerrean.

Baina, egindako lanak emango du bere fruitua. Lasturko errota zaharrean artoa ehotu ostean, familia osoak talo tailer batean hartuko du parte eta baita dastatu ere.

Euskadira bertako tradizio eta usadioak ezagutzera datozen turistentzat ezezik, eskualdeko zein inguruetako herritarrentzat ere esperientzia bikaina da, asteburuko irteera ezberdin bat bilatzen duten familientzat.

Informazio gehiago jasotzeko edota erreserbak egiteko:

Debako Turismo Bulegoa
943 19 24 52
turismoa@deba.net helbidera.

Informazio osoa debabarrenaturismo.com webgunean dago ikusgai.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago