Sustatu logoa Teknologia albisteak

Les.Gay.Trans Zinemaldia, gaur Donostiako Antzoki Zaharrean

Sustatu
2012-02-16 09:02

Aurtengoa 6. edizioa du Donostian egiten den zinemaldi honek. Gay, lesbiana eta transexualen gaiak jorratzen dituen Zinemaldiak, luzemetrai, dokumental eta laburmetraien bitartez, herrialde eta ikuspegi diferenteetako errealitateak gerturatzea du helburu.

Zinemaren bitartez, sexu orientazio edo genero identitatearengatik emandako diskriminazioaren aurka borrokatzen duten pertsonen lekukotza diferenteak agertu nahi dira.

Sarrerak 4 euro balioko du.

Gaur arratsaldean, otsailak 16, film hauek proiektatuko dira, arratsaldeko 8etan Antzoki Zaharrean:

  • Bunny (Kanada, 10 min)
  • Eu nao quero voltar sozinho (Brasil, 18 min)
  • Samaritan (Norvegia, 28 min)
  • Down Here (Portugal, 13 min)
  • A los que gritan (Espaina, 7 min)
  • La ducha (Txile, 12 min)
  • La victoria de Ursula (Espainia, 16 min)

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu