Teknologia albisteak

Ibilkrosa asteburu honetan Trapagaranen

Erabiltzailearen aurpegia
Itxaropena Ikastola
2012-02-14 : 13:02

Ibilaldiaren aldeko krosa ospatuko da Igandean Trapagaranen, Ibilkrossa. Animatu eta zatoz Itxaropena Ikastolak antolatutako lasterketa herrikoira.

Igandean, otsailaren 19an ospatuko da Itxaropena Ikastolak antolatutako lasterketa herrikoia, eta edonork hartu ahal izango du parte.

Parte hartzeko 3€ ordaindu beharko dira, eta ibilbide eta ordutegi ezberdinak ezarri dira adinaren arabera.

Izena emateko baldintzak www.ibilaldia.net webgunean dagoen informazio orrian ikus daitezke.

Edo jaitsi PDFa (852 Kb) informazio guzti-guztiarekin.

Erantzun

Sartu