2007ko Otsailaren 14ean Maiteminduen egunarekin ikusi zuen argia www.kaixomaitia.com, euskaldunon harremanetarako web guneak. Beraz, gaur bete ditugu 5 urte, aurrera begira sendo, berrikuntzak prest, zerbitzu duin bat emateko. Adibidez, mugikorretarako Android aplikazio berri batekin.
Iñigo Arandia da ekimen honen sustatzailea eta ideia Ingalaterrako Chester hirian lanean ari zela otu zitzaion, bertako telebistan erreportaia bat ikusten ari zelarik, 2003ko Uztailean. Garai hartan egitasmo berritzailea izanik eta euskarak sarean eta teknologia berrietan bere lekua izan behar zuela sinetsita lanari ekin zion.
Atzerritik Euskal Herrira etorrita, 2005eko uztailaren 7an sortu zuen Aranet Internet Zebitzuak enpresa, egitasmoa martxan jartzeko. 2007ko Otsailean kaixomaitia.com atariaren lehen bertsioa plazaratua izan zen, 14an. Hain zuzen Ekaitz Agirreren Berriako kontrazal orri honetako albistearekin eman zen proiektua ezagutzera duela bost urte:
Argazkiak.org | KaixoMaitia.com-en estreinaldia © cc-by-sa: sustatu
Hasieratik izan du kaixomaitia.com-ek harrera ona gizartearen aldetik bai eta komunikabideen aldetik ere eta ugariak izan dira emandako elkarrizketak mota guztietako hedabideetan. 2009ko Azaroan kaixomaitia.comen bertsio eraberritua plazaratu zen, funtzionalitate berriekin, erabilerrazagoa eta diseinu eguneratuarekin, Kaixomaitiak ahaleginak egin ditu zerbitzu on eta erabilgarri bat ematen eta bertsio berri honekin beste aurrerapausu bat eman zuen.
Bitartean 3.000 harpidedun inguru izan dira webgunean izena eman dutenak, 50.000 mezutik gora elkar trukatu direnak, milaka BAI eta milaka EZ, mila ilusio, esperantza eta zorion eta beste horrenbeste desilusio... Maitasuna, sexua, desioa, adiskidetasuna, konpainia, eme, ar, ezkondu eta ezkongabe, homo, hetero, gay, les, trans... denak du lekua kaixomaitia.com-en, euskaraz.
Gaur bete ditugu 5 urte, aurrera begira sendo, berrikuntzak prest, zerbitzu duin bat emateko.
Honela, garai berrietara egokitzeko Kaixomaitia.com webgunearekin bat egingo duen Androiderako Kaixomaitia aplikazioa jarri dugu martxan (Android Market-en eskuragarri). Aplikazioa doakoa da bai eta honen erabilera ere. Aplikazio honen bidez webguneko erabiltzaileekin jar daiteke harremanetan bai eta inguruan egon daitezken Kaixomaitiako aplikazioaren erabiltzaileekin momentuan solastu eta topatu ere.
Donostiako Akting Ingeniaritza izan da Kaixomaitia-ren Android aplikazioa garatu duen enpresa. Aplikazioak, Smartphone berritzaileek integratzen dituzten ezaugarriak bateratzen ditu. Batetik, GPS sistema erabiltzen du Kaixomaitiaren erabiltzaileak kokatzeko, bestetik, Whatsapp eta Facebook bezalako plataformek txaterako erabiltzen duten XMPP zerbitzaria erabiltzen du, eta gainera, Kaixomaitiaren web bertsioarekin erabat bateragarria da. Teknologia guzti hau aplikazio berritzaile honetan integratzea erronka garrantzitsua izan da Akting Ingeniaritzako kideentzat. Zalantzarik gabe, Kaixomatiako aplikazioak ligatzeko erraztasun gehiago emango du Euskal Herrian.
Argazkiak.org | Kaixomaitia Android aplikazioa © cc-by-sa: sustatu
Honen berri eman du jadanik Iñigo Arandiak Codesyntax eta Berriak antolatutako BETOR hitzaldian (2011ko Abendua) bai eta Hamaika telebistan ere berriki.
Hurrengo asteetan webgunean ere berrikuntzak jarriko ditugu martxan, hauek izango dira aipagarrienak:
Aurrerago sarean dauden euskarazko hedabide eta eragile ezberdinekin hitzarmenak adosten saiatuko gara webgunea sustatzeko eta komunitate sendo bat sortzeko. Berrikuntza guzti hauek Kaixomaitiaren zerbitzuak hobetzera bidean egingo dira eta helburu gisa 2012. urtea amaitzerako 5.000 erabiltzaile lortzea jarri diogu geure buruari.
Ilusioz beterik eutsiko diegu garai berriei, kalitateko zerbitzu bat emanaz sarean, teknologia berriak eta gure hizkuntza zaharra uztartuaz.
Kaixo guztioi,
gaur nahiko arrapaladan zabaldu dugu Aplikazioaren inguruko albistea, egun korapilatsua izan dugu eta, migrazioak, testak, eguneraketak, sustapena eta abar tarteko.
Eguerdi partean igo dugu aplikazioa Android Marketera eta sustatun mezu hau igorri dugunean ez genekien helbidea zein zen.. bada hemen duzue aplikazioa zuzenean deskargatzeko aukera.
Hemen berriz aplikazioaren inguruko bi hitz.