Teknologia albisteak
1

World Press Photo 2011 sari entzutetsua, Yemenen ateratako argazki honentzako

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-02-15 : 09:02

Samuel Aranda argazkilariak Yemenen ateratako argazki honek lortu du World Press Photo Award sari ezaguna. 2011. urtean zehar ateratako argazki onenari ematen zaio saria.

World Press Photo Contest sariketako epaimahaiak joan zen asteburuan jakinarazi zuen 2011ko argazkirik onenaren irabazlea. The New York Times egunkariko argazkilari den Samuel Aranda (Santa Coloma de Gramanet, 1979) kataluniarrak Yemenen ateratako argazkia aukeratu dute.

Irudian emakume bat azaltzen da, besoetan zauritutako senide bat duelarik. Urriaren 15ean Yemenen ateratako argazkia da, Ali Abdullah Saleh presidentearen aurkako matxinadan, ospitale bihurtutako mezkita baten barruan.

Epaimahaik azpimarratu du "Udaberri arabiarrean" gertaturikoa ezin hobeto adierazten duela argazkiak, Yemengo errebolta ez ezik, baita Tunezen, Libian, Egipton eta Sirian gertatutakoa ere. Dramaren aurpegirik intimoena adierazten duela eta emakumearen paper ixil bezain garrantzitsua erakusten duela.

Samuel Arandak Jodi Bieber argazkilari hegoafrikarraren lekua hartzen du. Afganistanen ateratako argazki gogor honekin irabazi zuen 2010eko saria.

Oharra: Argazkiak www.worldpressphoto.org webgunetik ekarrita

Erantzunak

Sustatu
2012-02-22 : 17:59

Irabazleari elkarrizketa egin diote Quesabesde webgunean. besteak beste hauxe dio: "La foto premiada no está eencuadrada
ni retocada con Photoshop ni nada: es simplemente el RAW pasado a JPEG".


Bere lanaz eta Yemenen bizi izandakoaz argibide gehiago argazkilari kataluniarrak.


Erantzun

Sartu