Teknologia albisteak
1

"Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria" ikastaroa, Tabakalera eta Asmoz Fundazioaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
Tabakalera, Donostia
2012-02-21 : 13:02

Aurreko edizioetako esperientzia errepikatu nahian Tabakalerak eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Javier Leiva Aguilerak zuzenduriko Informazioaren Kudeatzailea eta Bitartekaria ikastaroaren 3. edizioa abiarazi dute. Ikastaroa 2012ko martxoaren 5ean hasiko da eta 2012ko ekainaren 22ra bitartean egingo da. Izena emateko epea zabalik dago jada.

Egungo informazioaren gizartean bitartekari lana egingo duten profesionalen beharra gero eta handiagoa da. Informazioaren kudeatzailea eta bitartekaria ikastaroan behar horri edozein formatu eta eremutan erantzuteko trebakuntza eskaintzen da.

Unean-uneko informazioaren ikerketa, bilaketa, komunikazioa eta hedapenean adituak sortzea da helburua.

Ikastaroa beren jakintza alorrean bitarteko lanak egitera bideratu nahi duten edozein alorretako profesionalei zuzenduta dago. Birziklatu eta beren ogibideari bultzada emateko asmoa duten liburuzainak eta informazioaren kudeatzaileak barne daudelarik. Gaur egun, arlo orotan behar dira informazioa eta pertsonak elkarrengana gerturatuko dituzten profesionalak.

Programako helburuak betetzeko, sona handiko adituak ditugu gai bakoitzeko, eta ahalegin handia egingo dute ikasteko prozesua bikaina izan dadin, interesa dutenek ibilbidearen amaieran proiektu propioa izan dezaten, eta deskribatutako profilerako ezinbestekoak iruditzen zaizkigun gaitasunak izan ditzaten; hots, informazioaren kudeatzaileak eta bitartekariak behar dituen gaitasunak.

  • Iraupena: 125 ordu. 2012ko martxoaren 5ean hasi eta ekainaren 22an amaitu.
  • Ikaskuntza eredua: e-learning, aurrez aurreko hiru saiorekin indartua.
  • Izen-emate epea: Zabalik. Plaza mugatuak!

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: tabakalera-mediateca.asmoz.org.

Erantzunak

Karlott & Katherino
2012-02-21 : 15:24

"3ª edizioa" horrek zer esan nahi du?

Erantzun

Sartu