Teknologia albisteak

'Hitzetatik ekintzetara' jardunaldi aktiboak izango dira otsailaren 24 eta 25ean Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
Kutxa Ekogunea
2012-02-14 : 12:02

Ekoliderrak Sareak antolatutako jardunaldi hauetan, hirigintza, lurralde antolakuntza, ura eta elikagaien subiranotasuna izango dira hizpide, besteak beste. Otsailaren 24an eta 25ean Donostian.

Ura eta hondakinak kudeatzeko sistema jasangarriagoak interesatzen zaizkizu? Jakin nahiko zenuke nola antolatuta dauden zure inguruko espazioak? Zure partaidetza garrantzitsua dela uste duzu ingurumen-proiektuak garatzeko?

Ekolider Sareak antolatuta otsailaren 24 eta 25ean Hitzetatik ekintzetara jardunaldi aktiboak izango dira Donostian eta bertan, hainbat ekimen eta esperientzia jasangarrien berri emateaz gain, gai hauen inguruko eztabaida sortzeko aukera edukiko:

  • Hirigintza
  • Energia
  • Uraren kultura berria
  • Elikagaien subiranotasuna
  • Kontsumo arduratsua

Parte hartzeko eman izena otsailaren 20 baino lehen www.ekoliderrak.net webgunean edo 616 070 531 telefonoan.

Hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia da!

Gazte Ekoliderrak

Gazte Ekoliderrak ekimena Kutxa Ekogunearen proiektu bat da. 18-30 urte bitarteko gazteak ingurumena, jasangarritasuna eta lidergo gaietan formatzeko trebakuntza da.

Iazko edizioan, Gazte Ekoliderrak proiektuko partaideek Hitzetatik Ekintzetara, Jardunbide jasangarrien gida izeneko liburua osatu zuten. Argitalpen hori oinarritzat antolatu dira aurtengo jardunaldiak, hainbat praktika, jokabide eta esperientzia jasangarri aurkeztu eta zabaltzeko helburuarekin.

Erantzun

Sartu