Teknologia albisteak
3

"Euskara Bizia" batzordea sortu du Bizkaiko Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-02-10 : 09:02

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak "Euskara Bizia" batzordea sortzea erabaki du, Bizkaiko Lurralde Historikoan euskararen alde lan egiten duten elkarteak laguntzeko eta haien jarduerak koordinatzeko. Batzorde hori kide anitzeko organo aholku-emaile bat izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari atxikita egongo da.

Honako eginkizun hauek izango ditu, besteak beste:

  • euskararen alde lan egiten duten elkarteen arteko koordinazioa eta lankidetza sustatzea
  • Aldundiaren jardunari buruzko neurriak proposatu eta bideratzea
  • gomendioak eta proposamenak egitea
  • eta elkarte eta erakundeen arteko harremanetarako eta komunikaziorako foro gisa jardutea.

Batzordeak kide hauek izango ditu: Bizkaiko Foru Aldundiko hiru ordezkari (Kulturako diputatua, Euskara Sustatzeko zuzendari nagusia eta Hizkuntza Gizarteratzeko Ataleko burua) eta erakunde hauetako ordezkari bana: Eudel, Alkarbide, Azkue Fundazioa eta euskararen alde lan egiten duten elkarteak, erakundeak eta pertsona ospetsuak.

Kulturako diputatuak berak izendatuko ditu elkarteak, erakundeak eta pertsonak, foru agindu bidez, eta Josune Ariztondo Kultura diputatua izango da lehendakari.

Erantzunak

Josu Lezameta
2012-02-10 : 10:31

Ikusita Eudel ere batzordekide izango dela, proposamentxo bat: Udal Euskaltegien sarearen aldeko apustua, bizkaiko herritarren euskalduntze publikoa bermatzeko.

leire narbaiza
2012-02-10 : 12:01

Bat nator Josurekin! Euskalduntze publikoa bermatu eta merkatu, denek aukera izan dezaten euskara izateko.

Bilbo Baggings
2012-02-10 : 20:10

Ongietorria. Hona hiru proposamen arin, egingarri eta dohaineko:



* Loiu da EHko aterik handiena. 2.011an lau miloi pertsonatik gora sartzen dira hortik. Bada euskara ez da ia inolako (salbuespenen batekin) hegazkinetako bozgorailuetan ageri. Jaurlaritzak Kontsumitzaileen Dekretua atzera botatzen badu, egin dezala Aldundiak edo Azkuek edo dagokion beste inork "diplomazia" lana Easyjet, Ryanair, Vueling, Iberia eta gainontzekoekin eta euskara (eta berarekin nazio bat) ageriko zaie Loiun euskal herriratzen diren 4 miloi lagunei. 30 segunduko grabazioa konpainia hauen esku utzi eta jarri dezaten konbentzitu. Kostea = 25 euro.



* aldatu dezatela aireportuaren "La Paloma" izena AENArekin gestioak egin eta gero eta euskarazko izen hutsa jarri, Loiuko aireportua adibidez. Edo Lauaxeta aireportua, adibidez. Kostea = 0 euro.



* aldatu dezatela AlhóndigaBilbao izena eta AlondegiaBilbo ezarri. Euskara hutsez. Bizkaiko erakundeen esku dago hori egitea. Ez badute egiten ez dutelako nahi da. Besterik gabe. Kostea = 0 euro.



Erantzun

Sartu