Teknologia albisteak

Ideia Laborategi erraldoia Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
GAZE
2012-02-06 : 09:02

Datorren ostegunean, otsailaren 9an, GAZEk INITIATIVE SESSION 3.0 delako ekitaldia antolatu du goi hezkuntzako ikasle eta irakasleentzat. Donostiako San Telmo museoan egingo den Ideia Laborategi erraldoia izango da.

Gipuzkoako goi hezkuntzan diharduten (EHU, MU, Deusto, Tecnun eta TKNIKA-n) ikasle eta irakasleak elkartuko dituen, betiere ekimenaren zentzua sustatzeko xedez, IDEIA LABORATEGI erraldoia izango da INITIATIVE SESSION 3.0.

Egitaraua:

  • 09,45—10,00: Izen-ematea
  • 10,00 – 10,15: GAZE Aurkezpena
  • 10,15 – 10,30: Puzzle erraldoia osatu (taldeak eratu)
  • 10,30 - 12,15: LEGO-PLAYMOBIL dinamika
  • 12,15 – 12,30: Hamaiketako
  • 12,30 – 14,00: EKINnet EXPRESS metodologia: GAZEInterAKTing kasuaren aurkezpena
  • 14,00 – 14,00: FAMMILY PHOTO

GAZE Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailak sustatzen duen ekimena da. 2008. urtean sortu zen GAZE eta bere helburua, Gipuzkoako goi prestakuntza-zikloetan eta unibertsitateetan kultura ekintzailea sustatzea da.

Ikasleak dira GAZEko protagonista nagusiak, beraz ikaslea bazara anima zaitez eta bidali email bat hurrengo helbidera: info@gaztekinzale.net

  • Gaia: GAZE – INITIATIVE SESSION 3.0 (i-lab)
  • Data: 2012ko otsailaren 9a, osteguna
  • Ordua: 10:00etatik 14:00etara
  • Lekua: Donostiako San Telmo museoan

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago