Cristina Enea Fundazioak atal berria jarri du abian bere webgunean, Eta zuk, nola egiten duzu? deiturikoa. Bere helburua da ingurumenarekiko eta iraunkortasunarekiko errespetua sustatuko duten jarrera-ohiturak eta trikimailuak biltzea, baina bitxikeria batekin: ekarpen guztiak herritarrek egingo dituzte.
Herritarren esperientzia osasungarri eta jasangarrien biltegi bilakatzeko helburua duen atal berri honetan, aholku osasungarriak, iraunkorrak edota ingurumenarekiko arduratsuak eman ordez, Cristina Enea Fundazioak hitza herritarrei eman nahi die, ingurunea zaintzeko eta jasangarriagoa izateko zer egiten duten azal diezaguten.
Egin nahi dena da herritarrei ingurumen kontzientziazioaren parte izatea erraztu, prozesu horretan paper protagonista eskainiz. Egin behar den gauza bakarra da honako galdera honi erantzun: Eta zuk, nola egiten duzu?
Erantzuna idatziz bidal daiteke (cristinaenea@donostia.org herlbidera) bakoitzaren datuekin, eta nahi izanez gero, argazki batekin (dagoeneko badaude adibide batzuk webgunean). Edota, bideo bat graba dezakete herritarrek eta internetera igo, esteka guri bidaliz atal berrian sar dezagun.
Nahi den gaia landu daiteke: birizklaketa, mugikortasuna, bioaniztasuna, baliabideen eta energiaren kudeaketa arduratsua...
Edozein gaik balio du zure ekarpenari esker besteek ere zure esperientziaz ikas dezaten.
Eskerrik asko Sustatuko kudeatzaileei testuan guk sartu ez ditugun estekak sartzeagatik!