Teknologia albisteak

Mikroipuin erotikoen masterra Lemoako gaztetxeko blogean

Erabiltzailearen aurpegia
Lemoako gaztetxea, Harriketarrak gazte asanblada
2012-02-02 : 11:02

Proposamen berritzaile eta lizun batekin gatoz harriketarrok oraingoan. Adi lagunok! Neska, mutil, txakur zein katu (ez diogu zoofiliari muzinik egiten)! Idatzi zuen mikroipuin edo mezu erotikoak gure blogeko erantzunetan bertan. Luzeerak garrantzia du (txikitasunak egiten gaitu handi, beraz hamar lerrotik beherako testuak izan beharko dira).

Masterrean biltzen diren testuekin mikro-fanzin bat argitaratuko da, denon plazerrerako!! Matrikula epea gaur zabaltzen da, eta esperientzia honek udaberriaren hasierarate iraungo du. Kontutan hartu parte-hartzea guztiz anonimoa dela, oh bai bai...

Animatu, berotu, parte hartu eta gozatu!!

www.blogak.com/karabie

Erantzun

Sartu