Teknologia albisteak

Orkestra: argitaletxe berria Gurebook.com-en

Erabiltzailearen aurpegia
Gurebook.com
2012-01-28 : 10:01

Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri Gurebooken.

Orkestra, 2012.urteko lehen argitaletxea sartu da Gurebook-en. Hain zuzen, sarrera berri hau hamairugarrena dugu. Hemendik aurrera, Deustu Fundazioaren Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren liburu eta txostenak izango ditugu formatu digitalean eskuragarri.

2006an sortua, Euskal Autonomia Erkidegoko herri administrazioen, eragile sozio-ekonomikoen eta unibertsitate guztien jarduerari laguntzea du helburu, lehiakortasunari lotutako gaietan.

Deustuko Unibertsitatearen Donostiako eta Bilboko kanpusetan ditu egoitzak eta laguntzaile sare garrantzitsua du.

Gurebook.com webgunean eskuragarri izango den lehen argitalpena "Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2011ko Txostena" izango da. ¡Ongi etorri!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago