Teknologia albisteak

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak otsailaren 24an: izen-ematea ireki ida

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-01-27 : 10:01

V. Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak Donostian izango dira datorren otsailaren 24an, Kulturgintza euskararen garabidean izenburupean. Dagoeneko ikusgai dago egitaraua, eta izena-emateko epea ere zabalik dago otsailaren 21 arte.

Jardunaldia hausnarketa teorikoan eta maila aplikatuan euskalgintzan ari direnei zuzentzen zaie. Ikerlarien, unibertsitateko irakasleen, eta ikastetxeetan, lan munduan eta administrazioan euskararen normalizazioan ari direnen topagune izan nahi du. Horretarako, hitzaldiak eta lan-saioak antolatu ditugu. Aurten arreta berezia jarri diogu etorriko zareten guztiek parte hartzeko aukera izan dezazuen.

Jardunaldiak otsailaren 24an izango dira, Miramongo Zientziaren Museoan (Donostia), goizeko 9etan hasita eta egun osoz.

Informazio guztia Soziolinguistika klusterraren webgunean eta izen-ematea ere webgunean bertan egin behar da.

  • Informazio gehiagorako:
    jardunaldia@soziolinguistika.org / 943 592556.

Egitaraua

Jardunaldia

8:45

DOKUMENTAZIOAREN BANAKETA

9:00

HARRERA EKITALDIA:

Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Donostiako Udala, Soziolinguistika Klusterra

9:30

HITZALDIA:

Kultur bizitzaren azterketa kualitatiboaren emaitzak, ondorioak eta proposamenak.

Jon Sarasua (Sorguneak ikertegia. HUHEZI, Mondragon Unibertsitatea)

11:00

ATSEDENA

11:30

LAN-SAIOAK:Kultura-transmisioa

A TAILERRA: Sorkuntza

Igor Elortza eta Gotzon Barandiaran

Kronikagilea: Juan Luis Zabala (Berria)

B TAILERRA: Hedabideak

Alberto Barandiaran

Kronikagilea: Miren Arregi (Goiena)

C TAILERRA: Hezkuntza

Jasone Aldekoa

Kronikagilea: Gorka Bereziartua (Argia)

13:30

SARI-BANAKETA:

Hausnartu – IV. Euskal Soziolinguistika sariak

14:00

ETENALDIA

15:30

HITZALDIA:

Euskaltasuna hiritik. Donostia 2016 aitzakia hartuta.

Eduardo Apodaka (Euskal Herriko Unibertsitatea)

16:45

EMANKZUNA:

Euslandia

Mirian Luki eta Concetta Probanza

17:45

ONDORIOEN AURKEZPENA ETA AMAIERA

Jardunaldiak Soziolinguistika Klusterrak antolatzen ditu Mondragon Unibertsitatearen babesarekin. Ondorengo erakundeen laguntza ere jasotzen du: Berria, Argia, Euskararen Donostia, Kutxa, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago