Teknologia albisteak

Euskarazko film eta dokumentalen zikloa Zarautzen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-01-27 : 09:01

Zarauzko Udaleko Hezkuntza eta Kultura sailek Zinemapean zikloa antolatu dute. Urtarrilean hasi eta ekainera bitartean hamaika film eta dokumental ikusi ahal izango dira Zarautzen, Argia Dokumentalak eta Filmazpit egitasmoekin elkarlanean. Emanaldiak igandetan izango dira, hamabostean behin, eta euskaraz sortutako dokumentalak eta filmak edota euskarazko azpidatziak dituztenak izango dira ikusgai.

Emanaldiak Sanz Enea kultur etxeko sotoan izango dira, arratsaldeko 18.30etan, eta sarrera doan izango da. Igandean izango da lehenengo saioa: Oroitarria filma izango da ikusgai.

Egutegia. Lehen sei hilabeteak

  • Urtarrilak 29. Oroitarria. Argia Dokumentalak.
  • Otsailak 12. Lucio. Argia Dokumentalak.
  • Otsailak 26. Pink Saris. Filmazpit.
  • Martxoak 11. Sahara Maraton. Argia Dokumentalak.
  • Martxoak 25. My neighbor my killer. Filmazpit.
  • Apirilak 15. Haizea eta sustraiak. Argia Dokumentalak.
  • Apirilak 29. Paris by night of the living dead. Filmazpit.
  • Maiatzak 13. Sagarren denbora. Argia Dokumentalak.
  • Maiatzak 27. Armadillo. Filmazpit.
  • Ekainak 10. Anuken egia. Argia Dokumentalak.
  • Ekainak 17. Stake land. Filmazpit.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago