Teknologia albisteak

"Afrikako Gerra (1859-1860)" izenburupean aurkeztu dugu museoko erakusketa birtual berria

Erabiltzailearen aurpegia
Zumalakarregi Museoa
2012-02-18 : 11:02

Zumalakarregi Museoak erakusketa birtual berri bat jarri du abian bere webean. XIX. mendean gertatutako gerra gutxi ezagutuari buruzkoa, 1859-1860 urteetako Afrikako Gerra alegia.

Gerra honetako ezaugarrietako bat karlistak eta liberalak batera borrokatu zutena da, 20 urte lehenago edo 12 beranduago etsai izan zirenak lagun oraingoan “moroaren” kontra. Beste ezaugarria prentsa korrespontsalen lehenengo agerketa izan zen, iritzi publikoan izango duen eraginarekin. Eta, azkenik, euskal Diputazioen jarrera azpimarra genezake, izan ere 3.000 soldaduz osatutako “Euskal Tertzioak” sortu baitzituzten.

Erakusketa honetan erabiltzaileak grabatu, olio eta mapen artean, ehun bat garaiko irudi aurkituko ditu, 12 dokumentazio zentro desberdinetatik jasoak, Madrilgo Biblioteca Nacionaletik, New Yorkeko Public Libraryraino, noski, gehiengoa gure bildumetatik ateratakoa bada ere. Bestalde, garaiko testu eta artikuluekiko loturek izugarri aberasten dute erakusketa, gaian sakondu nahi duenak bidea erraztuta aurkituko baitu.

Gertaeren kontakizunez gain, Afrikako gerra ikuspegi desberdinetatik aztertu dugu, hala nola, prentsa, kartografia, artea eta bertsolaritza esaterako.

Informazio gehiago Zumalakarregimuseoa.net webgunean.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago