Teknologia albisteak

EGA deialdia - Nafarroa

Erabiltzailearen aurpegia
EIBZ
2012-01-24 : 15:01

Atzo ireki zen Nafarroan EGA azterketa egiteko lehenengo deialdian izena emateko epea.

Matrikula-epea: urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra, bi egunak barne.

Prezioa: 25 € (familia ugarietako kideek legez araututako tasak dituzte).

NOLA EGIN MATRIKULA: matrikula-paperak honako webgunean: centros.educacion.navarra.es/eibz EGA edo Nafarroako Hezkuntza Departamentuan jaso daitezke, 08:30etik 14:30era.

Informazio gehiago: centros.educacion.navarra.es/eibz EGA atarira jo, edo 848 426 593 telefonora deitu.

Erantzun

Sartu