Argazkien erabilera
2012-01-17 09:01
Albistearen informazioa zer argazkirekin osatzen den ebazteko, irudiak zenbat W-galderari erantzuten dien kontuan hartzen da (nork, zer, noiz, non, zergatik, zelan eta nondik). Horren harira, honako egunkariek haien Interneteko bertsioan zer argazki hobetsi duten asmatuko zenukete?
Honakoa da albistea: "Oñatiko EAJk 2.000 euro ordaindu beharko dizkio Ugarteri, horren alabaren argazki bat erabili izanagatik".
Honakoak dira Interneten argitaratutako argazkiak:
- Salaketa eragin zuen EAJren argazkia, aurpegiak difuminatuta.
- Argazkirik ez.
- Larraitz Ugarteren argazki bat.
- Ugarteren eta Garitanoren argazki bat.
Zer argazki hobetsi dute honako hedabideen Interneteko bertsioak?
- A. Goienkaria;
- B. Noticias de Gipuzkoa;
- C. Berria;
- D. Diario Vasco;
- E. Gara;
- F. Deia;
- G. El Correo;
Erantzunak (1F, 2ACDE, 3B, 4G)
Albistetan blogerako sarrera luzea idazteko beste eman didan gaia da!
Erantzunak kargatzen...