Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zuberoako Maskarada (1993-2007), argazki erakusketa

Jonmikel Intsausti
2012-01-21 10:01

Martxan da aurreko ostiraletik eta datorren igandera arte, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean ikusgai dagoen ZUBEROAKO MASKARADA (1993-2007) izeneko argazki erakusketa, Maskaradaren 50 argazkiz osaturik.

Erakusketa gela astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 21:00etara eta asteburuan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30etara irekita izango da.

Argazki guztiak 1993-2007 urteen artean atereak dira. Eusko Ikaskuntzako Euskomedia Fundazioari esker, 2009ko Maskarada bideo bat ere ikusi ahal da Kultur Etxean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu