Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidentearen erretratua
2012-01-13 11:01

Abendu amaierako albistea da, baina nafar pare batek egindako irudiak aurkitu ditugu eta ekarri egingo ditugu hona. Nafarroako Parlamentuko Elena Torres presidenteari erretratua egiteko enkargua egin du Parlamentuak, ia 7.000 euroan. Horra Santi Leone idazleak egindako erretratuaren bertsioa (kontua lotzen da beste polemika batekin: Leonardoren Louvreko beste margo bat, ez Gioconda, berriztean izandako arazoak).
Era berean, Zaldieroak ere sortu du bere irudia.
Patxi Huarte Zaldieroak aktualitateko beste ikono bat eraldatu zuen erretratuarena egiteko: Kim Jong-Il Koreako lider maitearen hiletan hartutako irudi bat. Horren irakurketa berria: erretratu berria Parlamentura bidean.

Hona Santi Leonerena, handiago.

Erantzunak kargatzen...