Teknologia albisteak
2

Goierriko Kasta eta Jazzpana: Literatura saioa Beasainen

Erabiltzailearen aurpegia
Joseba Zubizarreta (Goierriko Kastako Kidea)
2012-01-11 : 11:01

Ostegunean, urtarrilak 12, iluntzeko 19.30etan Goierriko Kastako kideak Literatur Saio bat eskainiko dute Beasaingo Usurbe Antzokian.

Besaingo Jazzpana mugimenduak antolatutako kultur ekintzen inguruan, ostegunean, urtarrilak 12, iluntzeko zortzietan Goierriko Kastako kideak Literatur Saio bat eskainiko dute Beasaingo Usurbe Antzokian. Musikariak, Sormen lanen irakurketa eta hainbat sorpresa izango dira. Dohain gainera.

Jaialdia izango da emanaldiko gai gidaria, baina horrez gain, kide bakoitzak bere testuak modu librean ere irakurriko ditu. Juanmari Apaolaza, Ekaitz Goikoetxea, Irati Goikoetxea, Jon Ordoñez, Koldo Zubeldia, Joseba Zubizarreta eta Iker Zaldua izango dira emanaldia egingo dutenak. Zalduak aurreratu duenez, musikaz lagunduta egingo dute emanaldia Kastako kideek. Igor Alustiza kitarra jotzen ariko da, eta Beasaingo Antzerki Taldeko kideek haien testuak interpretatuko eta antzeztuko dituztela ere esan du Zalduak.

Erantzunak

Joseba Zubizarreta
2012-01-11 : 12:22

Azken orduko aldaketak direla eta zaioa 19:30etan izango da.

Sustatu
2012-01-11 : 14:50

Zuzendua. Eskerrik asko.


Erantzun

Sartu