Teknologia albisteak

"Euskaraz seguru" gidaliburua argitaratu du UPV/EHUk

Erabiltzailearen aurpegia
UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza
2012-01-10 : 09:01

UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzak Euskaraz Seguru gidaliburua argitaratu berri du. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean ari diren administrazio eta zerbitzuetako langileentzat. Haren helburu nagusia da euskaraz lan egiteko eta aritzeko autonomia ematea erabiltzaileei.


Argazkiak.org | E-posta mezua, oker © cc-by-sa: herri.admin


Argazkiak.org | E-posta mezua, zuzenago © cc-by-sa: herri.admin

Hala, liburuaren edukiak langile horiek egindako ikastaroetatik sortuak dira, haien beharretara egokituta egon daitezen. (goiko irudietan adibidea: mezu elektroniko ez oso argi bat, eta hura nola zuzendu)

Liburuko irudietan, askotan euskaraz lan egiteak dakarren ahalegina islatu da: mendiko argazkiek, esaterako, irudikatzen dute nolako ahalegina, ausardia, liberazioa, plazera eta atsegina dakartzan lanean euskara erabiltzeak. Aldi berean, gure asmoa izan da liburuxka honen erabiltzaileak seguru aritzea, horretarako beharrezko tresnak eskura emanez, zeren liburua, biderik malkartsuenean ere, bidelagun prestua izango baita.

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu lan hau osatzen jardun duten lagunei, AZPko langileei eta Emun Aholkularitzako teknikariei.

Liburua, osorik hemen

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago