Teknologia albisteak

Artikulua 2tzuL-en: "Legeen izenez", Patxi Petrirena

Erabiltzailearen aurpegia
EIZIE
2012-01-12 : 09:01

EIZIEren ItzuL posta-zerrendan behin baino gehiagotan eztabaidatu/galdetu izan da legeak izendatzeko moduaz. Horren haritik, Patxi Petrirena itzultzaileak gainbegiratu bat eman nahi izan dio egungo batez besteko erabilerari, eta oharren bat edo beste tartekatu 2tzuL blogean argitaratu dugun Legeen izenez artikuluan.

Besteak beste, gai hauei heldu die Petrirenak:

  • Legearen gaia aipatzean, "-en legea" ala "-i buruzko legea" (beste batzuk ere badira: "-tzekoa", -"tzen duena"...).
  • Aposizio komaduna (XX legea, halako egunetakoa, zerarena/zerari buruzkoa) edo segida lotua (Zeraren/zerari buruzko halako egunetako XX legea).
  • Datan urtea aipatu ala ez.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago