Teknologia albisteak

Kazetaritza gaur definitzen duten zenbait esaldi

Erabiltzailearen aurpegia
Iban Arantzabal
2012-01-09 : 09:01

Katalunian egindako erreportaje hau ikusten egon naiz. Ordu erdi ingurukoa da, eta esaldi pila bat ditu zer pentsatua ematen dutenak. Ez nago denekin ados, baina askok jotzen dute bete-betean… pentsatu dut bideotik ateratzea. Klaro, nork esaten dituen-eta inportantea da eta horretarako egin klik Kataluniako Nahieran-en: TV3-ko alacarta-n:

  • Kataluniako unibertsitateko komunikazio zientzien fakultateko egunkari saltzailea bizi da gominolak eta litxarreriak saltzetik, ez egunerokoak saltzetik.
  • Lehen 1.200 egunkari banatzen zituen banatzaileak orain 600 banatzen ditu.
  • Janis Krums-en adibidea (hegazkina Hudson errekan ) aipatzen da nola argazki bat atera, Twitterrera bidali eta mundu guztian nola zabaldu zen.
  • 9.000 milioi mobildun pertsonarekin ezin da lehiatu… moldatu beharko da kazetaritza egiteko modua.
  • The Philaldephia Inquirer eta The daily news ERE bat aurkeztera heldu ziren.
  • Kazetaritza egingo da baina ez papererako bakarrik: Internet, telebistarako, eskuko telefonoetarako, eta noizbait erlojuetarako edo datorrenerako egin beharko da kazetaritza.
  • Ikerketa kazetaritza egitea gero eta zailagoa da, dirua neurtzen den honetan…
  • Autoinkulpatu ere egin beharko lukete egunkariek…: 1993an egunkariek %11-ko irabaziak izaten zituzten, orain %23koak dira, baina ez direla nahikoa esaten dute.
  • Kazetaritza enpresek ez dute jakin produktu erakargarriak eta errentagarriak egiten
  • Interesgarria zer da? erreportaje landuak edo kazetari lan automatizatua? Kazetaritza automatizatua makinek egiten dute…
  • Prekarietateak kalitatean eragiten du.
  • Erredakzio ahulek ezin dute kazetari berezituetan inbertsiorik egin.
  • Kazetariak orain libreago dira berez. Baina albisteak diktatu ahala idatzi edo ikerketa egiten da?
  • Bigarren mailako bideetako kazetaritza interesatzen zait. Horrek du interesa
  • Krisi ekonomikoaren aurrean eta errentagarritasun bila bazterrean geratzen da kazetaritzaren bokazio soziala? Ospitaleetan osasuna bazter uztea letxe da hori.
  • Avui.cat-en lehenengo gauza egiten dutena da hedabide digitala eguneratu goizean goiz. Bera da irakurriena… (erreportaje honetan ez da esaten, baina EREan dago Hermes-ek erosi ostean)
  • Argazkiak notizia dagoen lekutik bertatik bidaltzen ditu kazetariak eta telefonoz esan zer dagoen ikusten segituan sareratzeko. Azkartasuna ezinbestekoa da, txipa aldatu behar da.
  • Kazetariak kamera erabiliz egiten du bideoa, baita papererako zein digitalerako.
  • Kazetaritza notiziaren lekutik egiten da ez bulegotik.
  • Kioskokoa baino audientzia handiagoak izaten dira digitaletan. Preparatuak egon behar gara horretarako.
  • Interneteko egunkari arrakastatsu batek %3 edo %4ko margenak uzten ditu, paperekoak %30.
  • Hanka bat Interneten eta bestea paperean izanda arrakala handitzen doa eta zabaltzen-zabaltzen joanda hankak zabaltzen doaz-eta…
  • Copy-paste robotek egiten dute 233grados.com -en (papera erretzen den graduak dira 233) Ez dute horretan segundorik ere galtzen. Ez dute azken ordua lantzen. Algoritmoekin egiten dute hori. Informazio ezberdina ematera dedikatzen dira errekurtso guztiak
  • Biziraungo dugu ezagutu ditugun mantxeta barik, ez dago arazorik. Gazteenei zer esaten diote “El Mundo” edo “El país” markek? Guri baino askoz gutxiago. Orain sare sozialetan gomendatutakoa irakurtzen dugu…
  • Eyeos-en argi diote: sare sozialetatik heltzen gara hedabideetara. Notizia guztiak daude sarean. Erronka da gustuko ditudan sei horietara heltzea. Gomendioak parte inportante dira horretarako.
  • Googlek hierarkizatzen ditu notiziak… makinak egiten du lana. Batzuek deformazio efektiboa deitzen diote.
  • Ordenatzea izango da kazetaritzaren etorkizuna, mentalki ordenatzea.
  • Arrakastetako bat blogak izaten jarraitzen dute. Notizia gertatzen den lekutik elikatzen direnak… Pertsonalagoak dira, libreagoak.
  • Google Espainiako ordezkariak dio Googlen indexatuta egonda jende gehiago heltzen dela hedabide horretara. Murdoc-ek ez du google alde batera utzi.
  • Gai batekin hilabeteak eta hilabeteak egon naiz ikertzen, baina hori, gaur egun, ezin da egin...
  • Galdera garrantzitsua ez da “eta orain egunkariak?” galdera garrantzitsua da “orain kazetaritza?” eta erantzuna da bai, orain kazetaritza!
  • Soitu.es Dena desordenatua eta likidatzen daude, mahaiak eta aulkiak saltzen… audientzia handia zuten, baina…Akabo.

(Esther Llauradó eta Quico Concellón-en erreportajetik atera ditut esaldiok).


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu © cc-by: Etxebarri, Iban Arantzabal

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu