Teknologia albisteak

Mursego: "Kontserbatorioak trauma utzi zidan, baina listo, gaindituta daukat"

Erabiltzailearen aurpegia
GAZTEZULO
2012-01-03 : 12:01

Morau, Lisabö eta Kashbadekin hasi zen grabaketen eta kontzertuen zaporea dastatzen. Anarirekin ikasi du taulatu gainean disfrutatzen. Bakarlari gisa Bat (2009) eta Bi (2010) diskoak kaleratu ditu. Bere hegaldi hipnotikoekin, hainbat instrumentu aldi berean dantzan jarriz eta proposamen ezberdin bat eginez, gero eta publiko zabalagoa konbentzitu duen banpiroa da Mursego. Bere txeloa bizkarrean duela hamaika saltsatan sartzen den artista da Maite Arroitajauregi.

Tramankuluz betetako gela bat daukazu etxean, eta bertan sortzen dituzu kantak. Nola deskribatuko zenuke laborategi txiki hau?

Etxeko gelarik onena da, argitsuena. Bi teklatu, bi txelo, mikroak, autoharpa, theremina, ukelelea, perkusiorako aparailua, lagunen haurren jostailu musikalak... trasto pila horrekin etxe guztia betetzea baino praktikoagoa da gela bat goraino betetzea. Gainera horretarako propio leku bat izatea eta sukaldean gosaldu ondoren gelara sartu eta atea itxi ahal izatea plazera da. Dena daukat eskura: akorde batzuk sartu behar izanez gero, buelta eman eta pianoan probatu; aulkitik jaiki gabe berriro txeloarekin jarraitu...

Lagunen haurren jostailu musikalak ere badituzula esan duzu lehen. Etxetik bisitan pasa eta ahazturik utzitakoak, ala?

Ez, eskatu egiten dizkiet. Eta badakizu, gurasoak ere irrikan egoten dira trastoak gainetik kentzeko, batez ere zarata egiten badute. Bai… gehien erabili izan dudana nire iloben telefono bat da… "¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?, ¿¡¿Operadora, operadora, quiere que le ayude?!?"

Txeloak ere izango du istorio bereziren bat.

Pixka bat serio ikasten hasi nintzenean erosi nuen lehenengoa, eta jada bukatzen ari nintzenean, goi mailakoa egiten ari nintzela, konturatu nintzen ganorazko instrumentu bat behar nuela. Lutier frantziar bati erosi nion. Instrumentu ona da, eskuz egindakoa, oso garestia.

Kontserbatorioak, arrotza zaigunontzat behintzat, nahikoa toki serioa dirudi. Nola oroitzen duzu zuk?

Pufa! ­–aurpegi txarra­– ez daukat oso oroitzapen ona. Nahikoa traumatuta egon nintzen garai batean. Jada beste adin bat daukat, eta, listo, pasatako kontu bat da hori dena. Baneuzkan ikaskide batzuk azterketetan edo bakarlari moduan aritzea tokatzen zitzaienean hazi egiten zirenak, zeukaten onena ematen zutenak. Niri alderantziz gertatzen zitzaidan...

Irakurri elkarrizketa osoa gaztezulo.com-en

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago