Gora Aditz Trinkoak!
2011-12-29 10:12
Adizki trinkoen inguruan sarean dugun alberdaniak poz handia damait. Etorkizuna sendo eta trinko dakusat.
Eta hori geniala da. Azken batean horixe da euskararen gabezietako bat: egoera ez-formaletarako baliabide falta, gaztelaniaren menpekotasuna, gatz eta piper premia.
Trinkoen inguruko honi etorkizuna ikusten diot, benetan. Euskararen gabezietarako ederrak dira #trinkoak, asmatuak barne (asmatuak, batez ere). Jolaserako, lagunarterako, trinkotasunerako, adierazkortasunerako... Eta abantaila mordoa dituzte horretarako:
- errazak dira, edonork sortzeko modukoak; jolasean ari gara, asmatzen.
- erregularrak bezain malguak dira; nahi duguna egin dezakegu.
- laburrak dira, zuzenak; osea, gazteak, modernoak.
- jolaserako aproposak dira; adierazkorrak, parrandarako, gaupasarako, ligatzeko, zirikatzeko.
- Dizerdit eta dakikigu modukoak, ez al dira demasak?
Trinkoak oso gauza serioa dira gero!
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Asier Sarasua
Erantzunak kargatzen...