Teknologia albisteak

"Gogoeten kabian": Gerra zibileko hobi komunen inguruko dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-12-20 : 09:12

Joan den astean aurkeztu zen Iruñean Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo. Clemente Bernad argazkilari nafarraren azkenengo lana da. Gerra zibileko errepresioa eta hobi komunen azaleratzea mintzagai dituen liburua eta dokumentala.

Abenduaren 12an izan zen aurkezpena Ansoaingo antzokian. Clemente Bernad argazkilari eta dokumentalgile nafarraren lana da. "Gogoeten kabian - Donde habita el recuerdo".

Azken 8 urteotan Espainia osoa zehar ibili da, Gerra Zibilean izandako errepresioaren eta hilketen inguruko lekukotasunak jasotzen, han eta hemen azaleratu diren hobien argazkiak ateratzen eta horren inguruan dokumentala osatzen.

Lan horren emaitza izan dira Gogoeten kabian proiektuan garatutako Desvelados liburua eta Morir de sueños dokumentala.

Irudi gordin-gordinak, gogorrak. Baina historia are gordin eta gogorragoa. Gerra zibilak eragindako hilketak eta desagertuak; errepresioa, fusilamenduak, bide bazterrak eta gorrotoa.

Liburuaren PDFa sarean ikus daiteke: Desvelados. Eta dokumentalaren aurrerapena trailerra Vimeon (goian duzuena).

Proiektuak Facebook orrialdea dauka eta Clemente Bernadi elkarrizketa egin diote Noticias de Navarran eta Publicon.

CC-by-sa lizentziarekin Asier Sarasuaren blogetik ekarritako testua.

Erantzun

Sartu