Cosima Dannoritzer errealizatzaile eta gidoilari alemaniarrak, zaharkitzapen programatuari buruzko Comprar, tirar, comprar dokumental ezagunaren egileak, hitzaldi interesgarria eskainiko du asteartean Donostian, zaborrologiari buruz, 19.00etan udaletxeko udalbatza aretoan.
Dannoritzer martxoan izan zen Donostian Cristina Enea Fundazioak gonbidatuta, Comprar, tirar, comprar bere azken lana aurkezten, eta oraingoan berriz ere izango dugu gurean solasaldi bitxia eskainiz: Zure zaborra ikusi eta nor zaren esango dizut.
Hitzaldiaren helburua da jendea birziklatera animatzea, baita kontzientzia gehiagorekin birziklatzera animatzea ere, gure zaborren inguruko azterketa antropologiko baten bidez, zaborretara botatzen ditugun gauzen araberako gure gizartearen erretratua eginez.
Antropologoek, iraganeko gizarte bati buruz gehiago jakin nahi dutenean, gizarte horrek utzitako arrastoak aztertzen dituzte. Zer iritzi izango dute gutaz, XXI. mendeko aztarnak ikertzen dituztenean? Litekeena da zarrastelkeriaren gizartea ginela ondorioztatzea, natur-baliabideak aprobetxatzen jakin ez zuen gizartea alegia, baita etorkizunean ingurumenari kalte egingo zietela jakin arren, materiale arriskutsuak zaborretara bota zituzten pertsonez eta enpresez osaturiko gizartea ginela ere. Zenbait adituk dio:
beste hainbat kulturak piramideak eta artelanak utzi zizkigutela; guk ordea, zaborra utziko diegu etorkizuneko belaunaldiei.
Hitzaldian zehar ondorengo galderei erantzuten saiatuko da Cosima, ikusentzunezko euskarrien laguntzarekin.
Hitzaldia abenduaren 20an izango da, asteartea, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Udaleko Udalbatza Aretoan.
Honen haritik, Zarauzko Txiki Polit ostatuan urte amaiera arte Zabormila erakusketa dago ikusgai.