Basque Culinary Centerrek ateak irekiko ditu larunbat honetan, eta datorren ikasturteko matrikulazioari ekin dio, ikasle kopurua 100eraino handituta. Ate irekien jardunaldia larunbatean, abenduak 17. izango da, 10:30ean hasita, eta azalpen-bideoa, proiektu gastronomikoaren aurkezpena, instalazioak ikustea eta tutore eta irakasleekin hitz egiteko aukera hartuko ditu barne.
Basque Culinary Centerrek Donostiako Miramongo Teknologia Parkean dituen instalazio berrien ateak irekiko ditu larunbat honetan, Ate Irekien Jardunaldietarako. Bertan, ikasketak egiteko interesa duten etorkizuneko ikasleek fakultateko tutoreekin eta irakasleekin hitz egiteko aukera izango dute, bertatik bertara gastronomia proiektua eta eskaintzen duen gradua ezagutuko dute eta instalazioak bisitatuko dituzte.
Datorren ikasturtean, gainera, interesatuek aukera handiagoa izango dute Gastronomia Zientzien Fakultatean sartzeko. Izan ere, Fakultatea martxan jarri den lehen urte honen ostean, plaza kopurua handitu eta ehun ikaslek izena eman ahalko dute. Joan zen urtean gazte askok ezin izan zituzten gradu-ikasketak egin, hirurogeita hamar ikasleko muga jarri baitzen.
Jardunaldia larunbatean izango da, 10:30ean hasita, Donostiako Teknologia Parkeko Juan Avelino Barriola pasealekua, 101eko instalazioetan. Proiektua, graduaren ezaugarriak eta horri buruzko bideoa Alex Beitiak, zuzendari akademikoak, aurkeztuko ditu zentroko Auditorioan. Aurkezpenaren eta publikoak egin ditzakeen galderen osten, Basque Culinary Centerren instalazioak bisitatuko dituzte. Jardunaldira etorri nahi dutenek doakoa izango da 902 110 436 telefonora deitu eta izena eman beharko dute.
Espainiar sukaldari unibertsitarioen bigarren promozioa osatuko duten 100 plazetariko bat lortu nahi dutenek dagoeneko izena eman dezakete, Basque Culinary Centerren 902 540 866 telefonora deituta. Ondoren, aukeraketa-prozesua hasiko da, interesatuen gaitasunak eta espediente akademikoa baloratzeko. Horren ostean, aukeratuek behin betiko izena eman ahalko dute.
Erantzun
Sartu