Teknologia albisteak

Informazio aurkikuntzarako duen balioa indartu nahi du Twitterrek interfaze berriarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2011-12-09 : 11:12

Interfaze aldaketa dakar azken orduetan Twitterrek. Ez erabiltzaile guztiengan, baina zabaltzen ari da hedapena, eta nonbait batek behartu ere egin dezake eguneraketa (instrukzio batzuk hemen gazteleraz, iOS eta Android erabiltzen baduzue). X10tweet tuiterlari euskaldunak bere pantaila irudiak publiko egin ditu eta hemen itsatsi ditugu.


Argazkiak.org | Twitter, Discover Stories atala © cc-by-sa: sustatu

Goian idatzi duguna da atal berrietako bat, Discover Stories. Menu nagusian hasiera dugu, Home, eta ondoan Connect eta Discover

  • Connect da zurekin dagoen interakzioa, aipuak, RTak eta elkarrizketak.


Argazkiak.org | Twitter Connect aukera © cc-by-sa: sustatu

  • Discover, berriz, Twitterrek duen informazio jariora iristeko modu gehiago: jendea eta interesak deskubritzeko bideak, eta baita halako albistegi bisual eguneratu bat, goiko irudiko Stories hori.


Argazkiak.org | Twitter, Discover Browse © cc-by-sa: sustatu


Argazkiak.org | Twitter: Discover Activity © cc-by-sa: sustatu

Interfaze hauetan, eta baita hasierako jario edo timeline nagusian ere, edukiaren eta aukeren blokeak eskuin-ezker agertzen dira, oraingo disposizioaren kontrakoa. Hprra Timeline nagusia:


Argazkiak.org | Twitter, Home berria © cc-by-sa: sustatu

Timeline edo denbora-lerro honetan, gainera, tuitetan datozen eduki aberastu multimediatikoak erakusteko aukera aktibatu daiteke:


Argazkiak.org | Twitter, eduki aberastuak © cc-by-sa: sustatu

Eskerrik asko X10tweet, irudiak partekatzeagatik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago