Harremanetarako webguneen stripteasea: Kaixomaitia.com eta besteak
Jarraipena emateko asmoz sortu genuen Betor hitzaldien ekimena. Lehen saiakera irailean egin genuen, Deskontu.com-eko Txomin Jauregirekin. Arrakasta polita izan zuen, parte-hartze bizi-biziaz. Datorren asteazkenean bigarren hitzaldi bat antolatu dugu, oraingoan Kaixomaitia.com-eko Iñigo Arandiarekin.
Guztiok ezagutzen ditugu harremanetarako webguneak sarean, guk geuk erabilita edota lagunen baten bidez. Iñigo Arandiari esker gertuagotik ezagutuko ditugu, Kaixomaitia.com eta besteen stripteaseari esker.
Non-Noiz: Okendo kultur etxean, Gros auzoan (Nafarroa etorbidea 7, Donostia). Abenduak 14, asteazkena.
Programa:
- 18:00 - 19:00 Iñigo Arandiaren hitzaldia, Gari Araolazak moderatua
- 19:00 - 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar
Izena emateko
Hitzaldia irekia eta doan da, baina mesedez eman izena Enpresa Digitalaren bidez, eta jakinarazi halaber azalduko zarela Facebook-en jarri dugun hitzorduaren bidez.
Erantzunak kargatzen...