Teknologia albisteak

Euskal Herriko IV. Mus Txapelketa abiatu da herriz herri

Erabiltzailearen aurpegia
Euskal Herriko Mus Federazioa
2011-12-01 : 15:12

2011ko azaroaren 29an aurkeztu zen Euskal Herriko IV.Mus Txapelketa Arbizuko Udaletxean (Nafarroa Garaia). Aurkezpenean, Euskal Herriko Mus Txapelketako antolatzaileek eta Arbizuko Udaleko ordezkariak parte hartu zuten.

INFORMAZIO OROKORRA eta DATUAK

Parte hartzea: Iazko txapelketan, 2200 bikotek parte hartu zuten, hau da 4.400 pertsonak, pasa den urteetako datuak gogoratuko ditugu:

  • 2009ko txapelketan 1.120 bikotek parte hartu zuten mus txapelketan.
  • 2010eko txapelketan 1.800 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2011ko txapelketan 2.200 bikotek parte hartu zuten txapelketan.
  • 2012ko txapelketan 2.200 bikoteko marka gainditzeko asmo irmoa dugu.

Euskal Herriko zazpi herrialdetako edonork parte hartu dezake txapelketan. Bere herrian antolatzen den lekuan izen eman edo agertzearekin eta bikoteko 20 euro ordaintzearekin nahikoa du.

Zabalpena: Euskal Herri osoko 250 herri baino gehiagotan jokatzen da Euskal Herriko Mus Txapelketa.

Sariak: 40.000 euro baino gehiago banatzen dira sarietan. Parte hartzaile bakoitzak jasotzen du oroigarria.

Datak eta epeak: Abendua eta urtarrila herrietako kanporaketak, otsaila herrialdeko kanporaketak eta martxoaren 17an final handia.

WEBGUNE BERRIA

www.euskalherrikomustxapelketa.org webgunea berritu da aurtengo txapelketarako. Bertan aurkitu daiteke herrietako informazio oro bai eta txapelketan parte hartzeko behar den guztia. Txapelketaren antolakuntzan parte hartu nahi dutenek ere bertan aurkitu ahalko dituzte antolakuntzarako irizpide guztiak.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago