Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko lehiaketa

AZKUE Fundazioa
2011-12-01 08:12

Gabon mezuak euskaraz zabaltzeko helburuarekin Azkue Fundazioak eta Bizkaia Irratiak lehiaketa eratu dute. Gabonetan elkarri zorionak eman edota urteberri on bat opatuz bidaltzen diren mezuak, euskaraz sortu eta zabaltzeko helburua dauka Txioka Sarean lehiaketak. Euskararen erabilera sustatzez, euskaraz zoriontzeko bitartekoak eskaintzea ere badu xedetzat lehiaketak.

Abenduan egingo da lehiaketa. Abenduaren 1etik 18ra bitartean bidalitako mezu proposamenak sartuko dira lehiaketan. Eta horretarako sare-sozialak erabiliko dira:

  1. Twitterra #gabonagurra etiketa mezuan ipinita.
  2. Facebook-en “Gabonetan euskaraz zoriondu daigun!” izenburua duen taldearekin bat eginez.

Mezuak euskarazkoak izan behar dira. Eta ez dute sexu, arraza edo bestelako bazterketa edukirik izango. Formatuari dagokionez, mezuak idatzizkoak bakarrik izan daitezke, edota bestelako euskarri zein formatutan jasotakoa: gabon-postala, argazki muntaia, ikus-entzunezkoa…

Hiru sari emango dira:

  • Mezu edo esamolde originalenari
  • Euskarri originalenari
  • Bizkaierazko mezurik onenari

Sari-banaketa abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, Euskaltzaindiaren egoitzan egingo dugun ekitaldi berezian, goizeko 12:30ean.

Sariak Gabon jaiekin lotuz, gabonetako otzara bat, bi lagunentzat Areatzako SPAn egonaldia eta Lekeitioko Eguren electrodomesticos-ek emanda Samsung Galaxy tableta.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu